XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beñatek begiak zabal-zabal irakurri zituen aitaren aitorpen haiek.

Une batez lotsagorritu ere egin zen, egunkarian kontatzen zirenak oso gauza intimoak baitziren; hala ere. orain inoiz baino gogo biziagoa sentitzen zuen hura irakurtzeko eta lehenbailehen amaitzeko.

Jose-Joseba.

Aita hitz gutxiko gizona izanagatik, primeran ulertzen zuela sentitu zuen: itsasgora, satorra...

Beñatek ere halakoxeko zerbait nabaritu zuen Hiriko Jolasparketik autobusez itzuli zirenean.

Estibalizek bere burua Beñaten sorbaldan pausatu zuen eta honek, inork ikusten ez zuela ziurtaturik, adatsean musu iheskor bat pausatu zion...

Hura dena ere zeruari begira oroitu zuen, ilunabar goibelaren koloreak bere begietan islatzen zirelarik.